|
|
Udalerriak
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |

Urkabustaizek 1.200 biztanletik gora ditu, eta Zuiako Koadrilan mendebaldeen dagoen udalerria da. 60,97 km2 inguruko hedadura du, eta Gorbeia mendiaren eta Urduñako Arkaitzen artean dago. Orografia menditsua du, eta Kantauri itsasoak kliman duen eraginak landare paisaia hostotsua eratu du, bertan aipagarri dira Ostuño (Kaltzada Mendia), Godamo eta Abornikanoko hariztiak; eta Altube Haraneko, Gibijo mendialdeko, Abeziako eta Estuñagango pagadiak.
Baina, inolako zalantzarik gabe, ibaien higadura ekintzarekin loturik daude eremu honetako leku ezagunenak: Goiuriko ur-jauzia eta Nerbioi ibaiaren sorlekua. Haraneko eremuak ikusten dira Gibijo mendialdetik, eta ikuspegi ederrak ageri dira leku batzuetatik, esate baterako, Estuñagan/Alto del Corral (841 m), Ganbaza/Cruz de Abezia (836m.), San Martingana (724m.), Arando (945m.) edo Arangatxatik (945m.). Izarratik joan daiteke guztietara.
|
|