Hemen zaude: Hasiera Udala Tokiko Agenda 21
Dokumentu Akzioak

Tokiko Agenda 21

Urkabustaizeko udalerriak bere Tokiko Agenda 21a gauzatzeko lanean hasi da. Hemen zehazten dira prozesuaren nondik norakoak, fase ezberdinak eta une honetan egiten ari garena.

Zer da Tokiko Agenda 21?

Tokiko Agenda 21 udalerrietan iraunkortasunaren bidean aurrera egiteko erabiltzen den tresna da.


Horretarako jarraitzen den prozesua egoeraren Diagnosi batekin hasten da, gero Ekintza Plan bat ezarri ahal izateko. Ekintza Plan honetan hurrengo urteetan udalerriak landu eta hobetu behar dituen Lerro Estrategikoak markatzen dira.


Herritarren bizi kalitatea eta udal kudeaketa hobetzea dira prozesu honen helburu nagusiak.


Herritarren parte-hartzea oso garrantzitsua izango da eta modu ezberdinetan kontutan hartuko da prozesu osoan zehar.


Udalerriaren eguneroko bizitzan garrantzitsuak diren gai guztiak tratatzen dira: gizartearekin, ekonomiarekin eta ingurugiroarekin zerikusia dutenak.

 

Zuiako koadrillaren Udaltalde 21a

Urkabustaizeko udalerriak prozesu hau burutuko du sortu berri den Zuiako koadrillako Udaltalde 21 aren barruan.


Diagnosi eta Ekintza Planaren elaborazioan baliabideak aurrezteko eta elkarri laguntzeko udalerri ezberdinen batuketa da Udaltalde 21a.


Zuiako koadrillako Udaltalde 21a hurrengo udalerriek osatzen dute: Aramaio, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia.

 

   
 

Gaur egungo egoera: Diagnosia egiten

2009ko irailaren 29an Urkabustaizeko udaletxean burutu zen Diagnosiarekin hasteko lehenengo sesioa. Bertan prozesua hasteaz gain, herritarrei helarazi nahi zitzaie Tokiko Agenda 21eko prozesuren ezaugarriak eta fase ezberdinak zeintzuk diren. Sesio honetara udal langileak, zinegotziak eta elkarte ezberdinen ordezkoak hurbildu ziren.


Udalerriaren bizitzan garrantzia duten gai zerrenda baten gainean lan egin zen eta hemen duzuen dokumentu hau izan zen lortutako emaitza. Dokumentua hau Diagnosia egiteko oinarri moduan hartuko da.


Sesio horretan ezin izan bazenu parte hartu eta landutako gaien inguruan zure ikuspuntua eman nahi baduzu, jarraian dagoen hurrengo galdetegiari erantzuteko aukera daukazu. Bertan, udalerriaren arazo eta gabezi garrantzitsuenak islatu eta udaletxean eman edo hurrengo helbidera bidali:   Bidali e-posta
 al21zuia@gmail.com

Dokumentuak jaitsi