Ayuntamiento de Urkabustaiz / Urkabustaizko Udala

Albisteak

Musika hemen eta orain: ” Zinema- pelikula”

04/6/17

Cartel Peliculas De Cine

Larunbat honetan, apirilak 8, arratsaldeko zazpi t’erdietan kultur etxean.  Musika eta zinema uztratzen den kontzertua eskainiko da . Entzunaldia hau ” Musika hemen eta orain”- Urkabustaiz proiektuan barne dugu. DISFRUTATU! Musikalariak/ Intérpretes.-Iraide Sarria,  Rakel Rivera, Virginia Mauleón.

Informazio gehiago

KORRIKA badator… eta berotzen joateko, hona hemen “Korrika kulturala”

03/16/17

korrika-kulturala_Urkabustaiz_2017

Apirilaren 7an, goizeko 06:30etik aurrera iritsiko da Korrika Urkabustaizera. Urkabustaizko Korrika Batzordeak, Lan eta Jolas elkartearen eta Udalaren lagutnzarekin, martxoan eta apirilean, hainbat jarduera antolatu ditu, girotze-lanetarako.  

Informazio gehiago

Urkabustaizko euskararen kale-erabileraren neurketaren emaitzak (TXOSTENA)

02/10/17

gazta

Urkabustaizko Udalak hala eskatuta, Soziolinguistika Klusterrak 2016ko urrian neurtu zuen euskarak Izarrako kaleetan duen presentzia. 20 orduko neurketaren emaitzekin, txostena interesa duen edonorentzat dago eskuragarri. Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, bost urtean behin egiten du, Euskal Herri osoan, euskararen kale-erabileraren neurketa. Neurketa sistema honek badu jada 25 urteko ibilbidea. Hala ere, 2016ko urrian egin da [...]

Informazio gehiago