Euskararen Baliabideen Gida argitaratu du Zuiako Koadrilak
2009/12/15
Zuiako Koadrilan euskararen eta euskalgintzaren inguruan dauden baliabideen bilduma bat eskaintzea da helburua. Izan ere, euskararen ezagutzaren eta euskal hiztunen kopurua gora doan bezala, euskaraz ditugun baliabideen kopurua ere gora doa; bildu eta ezagutarazteko beharra inoiz baino nabariagoa da, beraz.
Besteak beste, gida honetan aurkitu daitezke:
- Euskararen inguruko ospakizunak
- Euskara elkarteak
- Euskararen inguruko argitalpenak
- Euskara ikasteko bideak
- Euskarazko hezkuntza-baliabideak
- Euskarazko webgune, aldizkari, irrati... nagusiak
- Era guztietako gomendioak: abizena nola euskaldundu, seme-alabekin nola jokatu hizkuntza kontuetan...
Gida etxe guztietara banatzeaz gain, hemen ere eskuragarri dago PDF formatuan: Euskararen baliabideen gida