2010 urteko udal zergak eta tasak kobratzeko epea irekitzea
2010EKO UZTAILAREN 1ETIK ABUZTUAREN 31RA ARTEKO EGUN BALIODUNETAN, BIAK BARNE, ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2010eko urteari dagozkion ondoko udal zerga eta tasak: Landa eta Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta Ezaugarri Bereziko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Hiri Hondakin Solidoak biltzen dituen zerbitzuarengatik ordaindu beharreko tasa, Auto-Taxiaren baimena.
1.- ORDAINTZEKO EPEA:
- Borondatezko epea: 2010EKO UZTAILAREN 1ETIK ABUZTUAREN 31RA BANKU BIDEZ HELBIDERATUTA DAUDEN ERREZIBOAK, 2010EKO ABUZTUAREN 30A KOBRATUKO DIRA
- Premiamendu aldia: Araututako epea igaro eta ordaindu ez bada, zerga hori premiamenduko betearazte bidez kobratuko da, halaxe xedatzen baitute Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorraren 28. artikulua eta Dirubilketarako Arautegiak. Epe barruan ordaindu ezean, kobratu beharrekoari, berriz, ehuneko 10eko edo ehuneko 20ko errekargua gehituko zaio.
2.- ORDAINTZEKO MODUA ETA TOKIA:
Ordainketa helbideratuta duten zergadunek ez dute inolako izapiderik egin beharko, baldin eta zerga aurreko urteetako banku kontuan helbideratuta badute. Udala arduratuko da ordainketa bideratzeaz. Ordainketa banku bidez helbideratuta ez dutenek Udalak Vital Kutxan (ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:15etik 14:15era) edo Basconia Bankuan (ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era) dituen kontuetan ordaindu ahal izango dute, borondatezko epean.
Zergapekoei ohartarazten zaie komenigarria dela beren zergazorrak banketxe edo kutxetan helbideratuta izan ditzatela. Era berean, banku helbideratzeetan aldaketarik edo altarik egon bada edo etxebizitza aldaketaren bat egon bada, Urkabustaizko Udalari jakinaraziko zaio, hurrengo batean azken hori jakinaren gainean izan dadin.
Guztiek jakin dezaten argitaratzen da.