2009-10 ikasturtean euskara ikasteko bekak emateko deialdia
Urkabustaizko Udalak argitara eman du 2009-2010 ikasturtean Euskara ikasten laguntzeko Beken deialdia.
- XEDEA: Diru-laguntzak ematea euskara-ikasketak finantzatzeko.
- ONURADUNAK: Urkabustaizko Udalerrian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsona interesatu guztiak.
Pertsona bakoitzak egiten dituen ikastaro eta barnetegi adina beka eska ditzake, (urria-otsaila, otsaila-ekaina, urria-ekaina, uda, uztaila edo iraila eta barnetegiak), baina beka bakarra jasoko du ikastaro bakoitzeko.
Ezingo dute diru-laguntzarik jaso Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren IV. Tituluak aipatzen dituen arau-hausteekin zigortutakoek.
- DIRU-LAGUNTZA JASO DITZAKETEN JARDUERAK: Euskara ikasteko matrikularen ondoriozko gastuak. Kanpo gelditzen dira joan-etorrien gastuak, eta baita mantenu- eta ostatu-gastuak ere barnetegien kasuan.
- BEKEN ZUZKIDURA ETA SORTZAPENA: Ikasleentzat eta langabetuentzat gehienez matrikularen kostuaren %80 izango da bekaren zenbatekoa (ikasketa arautuak), eta langabetu edo ikasle ez direnentzat beken zenbatekoa matrikularen kostuaren %50 izango da, betiere eskaeren eta aurrekontu-partidaren arabera.
Nolanahi ere, diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko kopurua HIRUREHUN ETA BERROGEITA HAMAR EURO (350,00 €) da.
Zenbatekoa egindako eskaera guztien eta aurrekontu-partidaren zuzkiduraren arabera aztertuko da.
- ESKAERAK ETA EKARRI BEHARREKO AGIRIAK: Eskaerek administrazio-prozedurari buruzko baldintzak beste behar dituzte, eta horretarako egindako eredu baten arabera egingo dira. Eskaerarekin batera, honako agiri hauek ere aurkeztu behar dira:
a) Udalak emandako eskabide ofiziala.
b) Eukaltegiaren edo ikastaroa egin den zentroaren ziurtagiria, honako datu hauek guztiak jasotzekoa: zer ikastaro hasi eta amaitu duen, ikastaroaren ordu kopuru osoa eta ikasleak aprobetxatu dituen ordu kopurua, ikastaroaren hasiera- eta amaiera-datak eta ikastaroaren kostu osoa. Barnetegien kasuan, irakaskuntza-gastuak eta mantenu- eta ostatu-gastuak bereizi behar dira.
c) Matrikula ordaindu dela adierazten duen banku-ziurtagiria
e) Xede horretarako beste edozein Administrazio, organismo edo entitate publikoren diru-laguntzarik edo laguntzarik jaso duela edo ez duela adierazten duen zinpeko aitormena. Beste diru-laguntzarik jaso badu, jasotako kopurua eta zer Administraziok eman dion zehaztu behar da; halaber, datu horien egi direla egiaztatzen duen egiaztagiria ere aurkeztu behar da.
f) Langabetuak: INEMeko langabetu txartela eguneratua.
g) Ikasleak: 2009 - 2010 ikasturteko matrikularen fotokopia, dagokion Ikastetxeak emandakoa (bakarrik ikasketa ofizialak).
- AURKEZPENA ETA EPEAK: Beka-eskaerak, goian adierazitako agiri guztiekin batera, Urkabustaiz Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztu behar dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen, azaroaren 26koaren, 38. artikuluak finkatutako beste edozein bideren bitartez (hemendik aurrera LRJAP-PAC); ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA 2010EKO AZAROAREN 5an AMAITUKO DA.
Diru-laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteak, oinarri hauetan jasotako guztia berariaz eta formalki onartzen dela esan nahi du.
- ESKAERAK AZTERTZEA ETA ERABAKITZEA: Udalbatzako alkate-udalburuak emango ditu diru-laguntzak, aldez aurretik euskara-eremuaren eskumena duen administrazio-unitatearen txosten teknikoa izanik (euskara tekinkaria) eta, beharrezkoa balitz, Kultura Batzordeak proposatuta.
Deskargatu eskaera orria